Eskola segregazioa
'Gatazka zurrunbilotik atera eta herri gisa erantzun behar dugu Ordizian'
Etorkinen matrikulazioen auziaren gaiztotzeak kezkatuta dauka Udala. Euskal Herrian segregazioaren egoera 'emergentziazkoa' dela dio EILASek. Ikastolen Elkarteak 'adostasun zabalak eskatu ditu'.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Emergentziako egoera bizitzen ari gara eta giza eskubideen urraketa ari da gertatzen" segregazioaren kontura, Aitor Idigoras STEILASeko zuzendaritza iraunkorreko kideak. Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak, berriz, erronkari heltzeko 'hezkuntza agente guztien arteko adostasun zabalak' eskatu ditu. Eta biek deia egin die Jaurlaritzari etorkinen eskolatzeak sare publiko eta pribatuaren artean dituen desorekak zuzendu ditzan, bestela, Ordizian bezalako egoerak errepikatu egingo direlako gero eta gehiago.
Goierriko herri horretan, herritarren % 17,4 dira etorkinak eta, eskola garaian dauden gehienak, Urdaneta ikastetxe publikoan ari dira ikasten. Desoreka horrek ezinegona sortu du herrian eta gaiztotu egin da giroa, STEILAS, ELA eta CCOOk epaitegietara jotzea erabaki zuenetik: Jaurlaritzari matrikulazio dekretua haustea leporatzen diote eta Jakintza ikastolari faborezko tratua ematea. Adur Ezenarro alkatea kezkatuta mintzatu da eta ez du "alardidazio" baten beldurra ezkutatu. Bitartekaritza lana egiteko prest agertu da eta kanpoko laguntza behar dutela aitortu du. 'Gaztaka zurrunbilotik atera eta erronkari herri gisa erantzun behar diogu", azpimarratu du.