talentuak etxera
Estatu Batuetan eta Zurichen aritu ondoren, Euskal Herrira zientzia egitera
Ikerbasqueren Research Fellow programak urtero ekartzen ditu zientzialariak atzerritik Euskal Herrira ikertzera. Bost urteko kontratuaren bermeak gazte ikertzaileak etxera itzultzera animatzen ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Izan ere, edozein herrialderantzat kezka iturri da 'talentu edo burmuinen ihesaldia' deitu izan zaion fenomenoa. Ikerbasqueren Research Fellow programak, hain zuzen, fenomeno hori oztopatzea du helburu. 2020 honetan 20 zientzialari gazte kontratatzeko deialdia ireki berri du Zientziarako Euskal fundazioak. Atzerrian euren ikerketa bidea abiatzen ari diren gazte ikertzaileen itzulera da ekimen honek bilatzen duena; hala, azken urteotan, Ikerbasquek Euskadiko unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan lanean dauden 76 ikertzaile gazte kontratatu ditu, gurean, bertan, goi mailako ikertzaile gazteen ‘harrobi’ sendoa sustatzeko helburuarekin. Aurreratu dugun moduan, Aurtengo deialdia abian da: Bost urtetarako ikerketa kontratua eskainiko zaie izena ematen duten ikerlarien artean onenei; epea irekita dago, martxoaren 24ra bitartean.
Euskal Herriko ikerlarien atzerriko eta etxerako itzulera aukerai buruz hitz egiteko, beraien egunerokoa ezagutzeko eta askotan ez duin bezela agertzen zaigun ikerlarien bizimodu hori nolakoa den ezagutzeko, Ikerbasqueren Research Fellow-ak diren, dagoeneko kontratu hori duten, bi puntako euskal ikerlari gonbidatu ditugu: Jone Mitxelena giza genetikako ikerlaria EHUn eta Urko Martinez Marigorta ‘integratives genomics’ Bioguneko laborategiko ikerlari arduraduna.
Entzun elkarrizketa osoa!