Itxi

Laura Garrido

"EAJk EH Bilduren bidea jarraitu nahi du, presoen eta euskararen kasuan"

Alderdi Popularraren legebiltzarkideak uste du Jeltzaleak EH Bilduren diskurtsoa bere egiten ari direla, tartean 2016an atzera bota zuten euskararen proposamena onartu berri dutelako.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hizkuntza askatasuna eta erabakitzeko eskubidea ez betetzeko arriskua ikusten du Lauda Garridok Eusko Jaurlaritzan onartu den euskararen udaletako erabileraren dekretuan. 'Faktoria'n azaldu duenez, "herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuko direla" espero du, justiziak esaten duenaren zain.

Euskararen kasuan bezala ETAko presoen gerturatzea eskatzean ere, Eusko Jaurlaritzak "ezker abertzalearen diskurtsoa bere gain" hartu duela dio popularren bozeramaleak.  Aldarrikatu du legeak ez dioela zigorra hurbil bete behar dutenik justiziarekin kolaboratzen ez badute; eta beraz dispertsioa ez dela "legearen eta giza eskubideen kontrakoa".

Sozialistek EH Bildurekin negoziazio politikoak izatea ez du ulertzen Garridok, abertzaleek ez dutelako "terrorismoa publikoki gaitzetsi"z ibilbide demokratiko guztia egin. Gaitzespenik ezean, ez du begi onez ikusten EH Bildurekin elkarrizketak izatea Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetzeko, ezta Nafarroako aurrekontuak aurrera ateratzeko akordioak lotzea ere. Bereizi du Garridok Alderdi Popularrak ez duela inoiz "akordio politikorik egin" EH Bildurekin.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)