Aintzane Muguruza
"Zergatik ez duzue jarri Katy Perry?"
#Enekopedian jasotzen ditu Eneko seme autistaren mundua eta haren bizipenak. 'Faktoria'n kontatu dizkigu Aintzanek autismoarekin bizitzeak eginarazi dion ibilbidea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gauza asko da Aintzane Muguruza, horien artean, Enekoren ama. Enekok 14 urte beteko ditu datorren astean eta autista da. Haren egunerokoa #Enekopedian jasotzen du Aintzanek sarean. Semearen ahotsa ordezkatu nahi gabe, haren bozeramaile lana egitera etorri da 'Faktoria'ra eta autismoarekin bizitzeak ekarri zion krisiaren eta ikasbidearen berri ematera ere bai.
Gertuko elkarrizketa gehiago
-Anjel Lertxundi + Jon Sarasua