Adolfo Arejita
"Potrozorri hori", "potrozorri garbia", "potrozorri madarikatua"...
Euskarazko biraoak ekarri ditu Adolfo Arejita euskaltzainak, gogortasun desberdinak dituztela azalduz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Osasunaren zuzendaritzaren kontrako epaiketan akusatuen arteko liskarrak izan dira, eta tartean "gilipollas" deitu dio batek beste bati. Aritz Agirre lankideak jaso du hori, eta birao horren euskarazko esapidea zein den galdetu du. Adolfo Arejitak hitz berria dela azaldu du, eta indar handia duela. Euskarara ekarrita, estrategia desberdinak dauden arren, "potrozorri" hitzari adjektibo gehigarri bat jarrita erabiliko luke: "potrozorri hori", "potrozorri galanta", "potrozorri madarikatua"...