Kargatzen...
Itxi

Jon Garmendia Txuria

Euskal Herriko kantu ezagunen itzaleko letragilea da Jon Garmendia 'Txuria'

Etzakiten 'zuk barrutik nik kanpotik tira', Esne Beltzaren 'Euskaraz bizi nahi dut' eta Xabier Solanoren 'Erre zenituzten sorginen erratzak guk dauzkagu'. Kantu askoren hitzak bereak dira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Xabi Solanoren eta Jon Garmendia Txuria-ren arteko harreman oso emankorra izan da gaur arte. Batek kantuak sortu eta besteak hitzak jarri. Etzakit taldearekin hasi zen dena 1990eko hamarraldian. Gero proiektu gehiago etorri ziren; Lau Itzal, Esne Beltza, Solanoren bakarkako lanak… Oso ezagunak egin diren kantu askoren hitzak Jon Garmendiarenak dira. Bertsolaria, bertsozalea, poeta, idazlea, zutabegilea, letragilea, sukaldaria… Faktorian izan da. Aurten beteko ditu 48 urte eta Donibane Loitzunen bizi da gaur egun.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)