Itxi

Apustuak eta jokoak

"Internet bidezko apustuak ehuneko 50 handitu dira hiru urtean Euskadin"

Jon Agirre Eusko Jaurlaritzako Joko Zuzendaritzako Bizkaiko Bulegoko arduradunarekin hitz egin dugu eta apustuen konprako Aralar plataformaren eta Gizakia Helburu fundazioaren ahotsa ere bildu dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskadiko jokoaren behatokiak, argazkia atera dio Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako apustu sektoreari. Lehen aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoan jokatzen denari eta apustuei buruz dugun pertzepzioari buruzko ikerketa egin du behatokiak eta maitzek agerian uzten dute, batez ere joko publikoetan jokatzen dugula: loteria, ONCE itsuen zozketa eta antzekoetan. Apostu guztiak kontuan hartuta, batazbeste, 310 euro gastatu zituen Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den adin nagusi bakoitzak.

Baina, hazkunde handiena online jokoek izan dute. Jon Agirre Eusko Jaurlaritzako Joko Zuzendaritzako Bizkaiko bulegoko arduradunak Faktoriak azaldu duenez, 'ikaragarri handitu dira Internet bidezko apostuak, ehuneko 50 egin dute gora hiru urtetan. Bonbarkadaketa itzela dugu eta batez ere online jokiei dagokionez, kirol apostuetan jokatzen dugu'.

Internet bidezko apustuak 'arriskutsuenak' dira Eusko Jaurlaritzako joko zuzendaritzaren arabera eta horrekin batera, publizitatea jopuntuan dute. Online jokoen araudia eta bere iragarkiak Espainiako gobernuaren eskumena dira baina, Agirrek Faktorian esan du, 'iragarki horietako asko legez aurkakoak' liratekeela Euskal Herrian. Adibidez, 'iragarki erasokorrenak ONCEk egiten ditu, ezin da esan jokatzen dutenak ausartak direla'. Jon Agirreren hitzetan, era horretako iragarkiak 'legez aurkakoak' dira, gurean ez dago baimenduta baina Espainiako araudiaren arabera egindakoak direla gogoratu du.

Joku eta apustuak alarmak piztu ditu adikzioekin lan egiten duten taldeetan. Gizakia Helburu fundazioan erabakia hartu dute: otsailetik aurrera, apustu eta ludopatia adikzioa dutenentzat zerbitzua osatuko dute. Marian Urrestarazu, Gizakia Helburuko gizarte hezitzaileak aurreratu digu Euskal Herrian ildo hori jorratzen duten lehen aldia izango dela, 'eskaintza handitu behar izan dugu, eskaria handitzen ari delako. Lehen joko adikzioa beste sustantziekin batera lantzen zen baina, joko adikzioa soilik dutenekin lanean hasiko gara'.  Nafarroan, egoera beretsua deskribatu digu Aralar plataformako Angela Ugarte psikologoak: 'Nafarroan osasun arazo bihurtzen ari da joko eta apustu adikioa, geroz eta gehiago eta geroz eta gazteagoak dira jokatzen ari direnak eta normalizazioak zailtzen du, menpekotasunaz jabetzea'. Otsailaren 8an, Iruñeko hainbat auzoetatik aterako diren manifestazioek Gaztelu plazan bat egingo dute. Iruñerrian, apustu-etxe eta apustu-makinak dituzten aretoen aurkako enegarren mobilizazioa izango da.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)