Greba Orokorra
'Pentsioen arrakala ere ez da kasualitatea'
Ana Tere Diaz jubilatua da, pentsioduna eta emakumea. Pentsio arrakalaren zergaitiak bistaratu dizkigu: gizonen batez besteko pentsioa 1.482 eurokoa den bitartean, emakumeena 880 eurokoa da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaur asteartea da, astelehenaren biharamuna eta azken bi urteetan astero egin duten bezela, Euskal Herriko pentsiodunen elkarretaratzeen hurrengo eguna. Atzokoa aurrekoak baino bereziagoa izan zen osteguneko greba orokorraren ortzimuga zutelako pentsiodunek jomugan: Bilbon atzo egin zen astelehenetako ohiko elkarretaratzean ‘greba egiteko arrazoiak badirela’ aldarrikutu zuten; greba deialdiarekin bat egiten ez duten pentsiodunek mugimendua ‘ez politizatzeko’ salatu duten era berean. Pentsiodunen zatiketa honen aurrean, gaur bertan, prentsa aurrekoa eskainiko du Bilbon Bizkaiko Pentsiodunen elkarteak.
Aurreikustekoa da beraz, Greba egitearen atzean dauden arrazoiekin denak bat etorrita ere, etziko grebaren jarraipena ez dela berdintsua izango pentsiodun guztien artean. Gauzak honela, eta kontutan hartuta maila politikoan deialdiak izan duen harrera: EH Bildu alderdia da deialdia babestu duen bakarra, ikusi beharko da zer nolako isla duen grebak euskal langileen artean.
Testuinguru honetan, Ana Tere Diaz Arabako pentsiodunen elkarteko kidea eta Oneka, Euskal Herriko emakume pentsiodunen elkarteko kideak, afera honi buruzko genero ikuspegia eskaini digu.