Eduardo Zubiaurre
"Greba orokor deialdia ulergaitza, justifika-ezina eta arduragabea da"
Eduardo Zubiaurre CONFEBASKeko presidenteak soldata arrakalaren oinarrian bi arrazoi daudela azpimarratu du: heziketan dagoen ezberdintasuna eta etxeko eta laneko elkarbizitzaren banaketa.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Euskal Herriran bizi dugun egoera ekonomiko eta sozialarekin, enplegua berreskuratzen, ekonomia 7. urtez jarraian hazkunde bidean dela, Estatuaren alderatuz gure soldatak eta pentsioak Estatuko altuenak izanda, huelga orokorra egitea ulergaitza da". Eduardo Zubiaurre CONFEBASKeko presidentearen hitzak dira. Greba deialdia arduragabea da eta ez du zentzurik, Euskadiko enpresari elkarteko buruaren hitzetan; are gehiago, 'egoera gaiztuko duela' uste du Zubiaurrek, 'Faktoria'n esan duenez.
Soldata arrakalari dagokionez, Zubiaurrek azpimarratu du bi arrazoi nagusi daudela: batetik heziketa, "hezkuntza aukeretatik ibilbideak desberdinak izaten baitira, eta hor berdintasun handiagoa balego arrakala gutxituko" litzatekeela uste du. Bestetik, "etxeko eta laneko elkarbizitza. Gizonen eta emakumeen artean etxeko zaintza hori oraindik ere ez dago berdin banatuta, eta horrek ere baldintzatzen ditu aukerak".
Espainiako gobernuak ekonomia arloan jarri nahi dituen neurriei buruz galdetuta, lan erreforma indargabetzearen aurka hitz egin du CONFEBASK elkarteko arduradunak. Eduardo Zubiaurreren hitzetan, lan erreformari esker '2 milioi lanpostu berreskuratu dira'. Gogoratu du, 'aurreko krisian 3 milioi lanpostu galdu ziren, araudi hori indarrea egon izan balitz, lanpostu guztiago galduko lirateke". Enpresari elkarteko arduradunak gaineratu du, lan erreformaren abantailak galtzen badira, enpresek behar dituzen malgutasun neurriak eskura izateko kaltegarri izango da".