Pasai Antxo okupazioa
Elur Magaña: "Etxea okupatu zigutenetik izututa gaude, horrela ezin dut asko iraun"
2019ko San Fermin egunetik, Pasai Antxo erdigunean daukaten etxea okupatuta dute Elur Magaña eta Braulio Vila senar-emazteek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
2019ko uztailaren 7an, Pasai Antxon sanfermin jaiak ospatzen ari ziren egunean, hasi zen Magaña-Vila senar-emazteen amesgaiztoa. Pasaia erdigunean etxea salgai zuten baina, egun horretan etxea okupatu zieten. Familia bat sartu, etxeko sarraila aldatu eta han gelditu dira.
Salaketak jarri dituzte ordutik, etxean sartu zaizkielako eta beraiek eta eraikinean bizi diren gainerako bizilagunak mehatxatu dituztelako. "Hil, lepoa moztuko dietela, eraikinari su emango dietela" esan digute, kontatu digute etxe jabeek eta laguntza eskatu dute. 7 hilabete hauetan kasik sekretupean gorde dute okupazioa, seme-alabei ere ez diete kontatu baina, Pasaian, segurtasun-eza salatzeko egin den azken manifestazioan, herritarren laguntza eskatzera ausartu dira. Lortu dute: atzo iluntzean egin duten bileran erabaki dute ostiralean urtarrilaren 31n kalera atera eta etxea okupatu dieten senideei babesa ematea.
Elur Magañak, Pasai Antxon etxea okupatu dioten emakumeak, kontatu digu zer ari den gertatzen.
¿ #Pasaia-n, Antxon, emakume honen etxebizitza okupatu dute (IKUSI ETA ENTZUN BIDEOA). Laster hitz egingo dugu gai honi buruz, besteak beste.
— Faktoria (@faktoriaEITB) January 29, 2020
¿ Jarraitu informazioa ¿¿ #zuzenean:https://t.co/UAhJpdGsbo #Faktoria pic.twitter.com/6tKV8nrG0X