Kargatzen...
Itxi

Etxahun Galparsoro

"Ahaztuta ditugu Mauthausengo euskal deportatuak"

Marcelino Bilbaok Mauthausengo nazien konzentrazio eremutik bizirik irtetea lortu zuen eta hura oroituz "Bilbao en Mauthausen" liburua argitaratu du Etxahun Galparsoro haren ilobak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Espainiako Gerra zibiletik ihesi Frantziara iritsi eta han nazien esku geratutako euskaldunen testigantza jaso du Etxahun Galparsoro historialariak bere liburuan. Osaba Marcelinok konzentrazio eremuetan lan gogorrak egitera nola behartzen zituzten eta bertan hainbat kide nola hil zitzaizkion kontatu zion Etxahuni. Estatu espainiarreko 10.000 soldadu errepublikazale egon ziren preso nazien konzentrazio eremuetan eta 4.000tik gora hil ziren. Galparsorok 'Faktoria' saioan esan digunez preso egondako euskaldunak gutxienez 240 izan ziren baina liburua argitaratu ondoren kasu gehiagoren berri jasotzen ari da.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)