Itxi

Garbiñe Aranburu

'Begibistakoa da grebari balioa kentzen saiatu direla. Baina ez dute lortu'

Leer en Castellano

EAJk atzo arratsaldean 'atera behar izan zuen oharrak' jeltzaleen 'urduritasuna erakusten duela' uste du LABeko idazkari nagusiak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Benetako edukiak eztabaidatuko dituen elkarrizketa mahai batean esertzeko deia egin die, berriz ere, Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak greba orokorraren biharamunean, patrolanari eta Eusko Jaurlaritzari.  Aranburuk 'Faktoria'n iritzi dio, 'gidoiaren barruan sartzen zela' deialdia porrot gisa har zezaten baina argi dagoela ez dutela lortu: 'Orokorrean erantzun oso zabala eta arrakasta bezela baloratzen dugu greba. Zapuzteko saiakerak egon dira baina ez dela lortu begibistakoa da', esan du. Alde horretatik atzo EAJk 'atera behar izan zuen oharrari' egin dio erreferentzia eta iritzi dio jeltzaleak 'urduri' daudela.

Atzo Bilboko manifestazioaren amaieran iragarri zuen bi hilabeteko mugaz, berriz, azaldu du greba orokorraren antolakuntzan 'eskuz esku' aritu diren eragile guztietkin baetara adostuko dituztela urratsak, baldin eta atzoko deialdia bultzatu zuten arrazoiei muzin egiten badie (besteak beste, 1.080 pentsioa osagarritzea, 1.200 soldatatik behera azpikontratatutako langilerik ez egotea, RGIa hobetzea eta etxebizitza eskubidean aurrerapen batzuk egitea). 'Katxondeoa da', esan du, 'eskuduntza falta arrazoitzea Jaurlaritzak, estatutu berriaren eztabaidan EAJlk ahalmen legegile horri uko egin dionean'.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)