BREXIT
'Brexit'aren bidegurutzean, Mikel Susperregi eta Pello Astigarraga
Ospatu egingo du gaur gauean Mikel Susperregik Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetea. Pello Astigarragak, aldiz, 27 urteren ondoren herrialdea utziko du, egoerak okerrera egingo duela iritzita.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Subiranotasuna galdu du Erresuma Batuak Europar Batasunean egon den bitartean, eta horregatik uste du Mikel Susperregik irtetea mesedegarri izango dela. Ospatu egingo du gaur brexit-a gauzatzea, klub pribatu batean, lagunez inguratuta. Lagun gehienak Brexitaren kontrakoak direla dio, baina adiskidetasuna denaren gainetik dagoela.
Oso bestelakoa da Pello Astigarragaren ikuspuntua. 27 urte egin ditu Erresuma Batuan eta erabaki du Euskal Herrira bueltatzea. Erabaki horretan pisu handia du Brexitak. Bere ustez bizi baldintzek okerrera egingo dute: Osasungintzak okerrera egingo du, lan baldintzek ere bai, eta elikadura. Amerikako Estatu Batuengana gerturatzearen ondorioak izango dira hauek guztiak, Astigarragaren ustez.
Tower Bridge-n inguruan zeudela Maite Artolarekin izandako solasaldian esan dituzte hauek guztiak Susperregik eta Astigarragak. Arantxa Iturbek jarri dio solasaldiari azken puntua.