Lander Martinez
"Gobernuan egotearen bidesaria da, bai, erregeari lau minutuz txalo egitea"
Gutxieneko soldata igoera onartzeko bada, ontzat jo du Iglesiasen protokolozko jarrera. Rosa Martinezen hizkuntza gaitasunaz galdetuta dio "tandemean elkarbanatuko dituztela euskarazko komunikazioak".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lander Martinez Podemos-Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak 'Faktoria'n onartu du Gobernuaren egoteko ordaindu behar den bidesaria dela Kongresuraren irekiera plenoan erregeari lau minutuz txalo egitea eta ontzat jo du Pablo Iglesias "ministroak izan zuen protokolozko jarrera hori" baldin eta "soldata minimoa igotzeko ordaindu behar den bidesaria izan bada".
Lehendakagarigai izateko primarioetara aurkeztu den Rosa Martinezen hautagaitzaz, berriz, erakundeetan eta politikan duen esperientzia eta emakume izatea nabarmendu ditu eta haren hizkuntza gaitasunaz, berriz, azpimarratu du "Rosa Martinezek euskararekiko konpromezu politiko eta pertsonala" daukala. Ildo horretan agindu du, bitartean, "tandemean elkarbanatuko dituztela komunikazioak".
"Sintonia pertsonal eta politikoagatik" tandem horrek gaitasun handia duela uste du Lander Martinezek eta lan ona egingo dutela hauteskundeetara begira. Euskadiko Podemoseko idazkari nagusiak azaldu du, gainera, jada ez duela uste hauteskundeak maiatzean egingo direnik , bere ustez, Lehendakariak ez duelako bat egin nahiko Kataluinako hauteskundeekin.
EAJrekin aurrekontu proiektua adostu izanak hautesle askok aitortzen zioten alternatiba izaera kolokan jarri ote dezakeen galdetuta, Lander Martinezek erantzun du bere irakurketa juxtu kontrakoa dela eta akordioa lortzeko ahalegina.