Amalur Elkartea
"Bazter guztietan ateak itxita ditugu, gobernuari laguntza eskatzen diogu"
Nafarroan, Lekunberri eta Larraunen ustez lapurtu zituzten haurren senideek AMALUR elkartea sortu dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Haur jaio berriak "lapurtu" zizkietela salatzen duten Nafarroako familiek itxaropen izpia aurkitu dute. Estatu Batuetako DNA banku batekin lanean hasi dira, galduta dagoen senidea aurkitzeko. Larraun eta Lekunberri inguruko familiak dira. AMALUR izeneko elkartea sortu dute, elkartuta, aurrera egiteko erraztasun handiagoak izango dituztelakoan. Orain arte 'bazter guztietan ateak itxita' aurkitu dituztela kontatu digu Joxe Mari Zabaletak, AMALUR elkarteko presidenteak. 'Ez digute biderik ematen, ez dago erantzunik, ez dago paperik. Erroldan ez da jasotzen amaren berririk eta egon beharko luke. Gobernuari laguntza eskatzen diogu, fitxategietan sar gaitezen'.
Amalur elkartean izena emanda dagoen emakume batek, lehengusu txikiak lortu ditu Leonen. Ez da Madalen Goikoetxearen kasua. Berak salatzen du ume jaio-berria kendu ziotela. 'Lo arazi zidaten eta ez dakit zer gertatu zen. Ez ziguten haurraren gorpua eman'-
Bi eskaera egiten dituzte Amalur elkartetik: erakunde publikoek artxiboak irekitzen laguntzeko. Bide horretatik, adopzioetako agiriak aurkitu ditzakete eta bigarrena; DNA frogak egiteko laguntza eman dezatela.