Itxi

'Faktoria', otsailak 7

Asel Luzarraga idazlea, 'Faktoria'ko gertuko elkarrizketan

Duela 10 urte Txilen atxilotu eta espetxeratu zuten, bonba bta jartzea leporatuta. Orain, Ameriketako Giza Eskubideen Epaitegiak bere kasua ez-bidezkoa izan zela aztertzeko erabakia hartu berri du.

Asel Luzarraga

Orain 10 urte Txilen atxilotu eta espetxeratu zuten Asel Luzarraga idazlea. Araucania eskualdia bizi zen orduan Luzarraga. Bere etxean sartu, miatu eta Txilen bonba jartzea leporatu zioten. Hamarkada baten ondoren, Ameriketako Giza Eskubideen Epaitegiak bere kasua eta atxiloketa bera ez-bidezkoa izan zela aztertzeko erabakia hartu berri du. Iraganari begira, etorkizunari buruz hitz egitera etorriko da 'Faktoria'ra, Asel Luzarraga.

Ostiralero moduan, Pablo Joxe Aristorenak jarriko dio asteari postdata eta solasaldian, Mikel Serrano, Lourdes Idoia eta Eneko Etxeberriarekin, aktualitateak utzitako albisteak jorratuko ditugu.

10:00etan, magazinari ekingo dio Manu Etxezortuk. Hasteko, Idoia Torregaraik umore printza jarriko dio goizari, eta beldurrez hitz egingo digu. Jarraian, Errenteriako gazte etxebizitza komunitarioak ezagutuko ditugu, baita gurasotasun baikorra lantzeko tailerrak ere. Gainera, Anne Etchegoyen kantaria elkarrizketatuko dugu, Emazte disko berria kaleratuko den egunean.

ANNE ETCHEGOYEN

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)