Pablo Joxe Aristorena
"Erlijioa eta erlijioa kritikatzeko eskubideaz"
Pablo Joxe Aristorenaren asteko postdata.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Frantziar Estatuan zabalik dagoen eztabaidari heldu dio Pablo Joxe Aristorenak: erlijioa eta haren aurka egiteko eskubidearen inguruan. 16 urte dituen Mila gaztearen kasutik sortu da ika-mika, gazte honek Instagramen "erlijioa gorrotatzen dut" esan zuenetik. Islamaren kontra argi eta garbi hitz egin zuen gazte honek eta heriotza eta bortxaketa mehatxuak jaso ditu eta babes neurriak jarri dizkiote. Kasua larria da eta "Estatu gai" bihurtu da. "Blasfemia ez da delitu frantziar estatuan baina, emakume gazte hau eta bere familia jasatzen ari dena izugarria da", esan digu Pablo Joxe Aristorenak.