ZALDIBARKO LUR JAUSIA
"Amiantoa hondakinen artean nahastuta irits liteke zabortegietara"
Agustin Larrea geologoak azaldu digunez azaroko euriteek ere eragina izango zuten ezpondak lekuz mugitzeko orduan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eitzagako Zabortegian ezpondek ez dute jasan presioa, eta horrez gain azaroan egindako eurieteetako urek ere ezegonkortu egingo zuten eremua. Geologoen ikerketen emaitzak jakin aurretik aurrikusi litezkeen hipotesiak dira horiek, eta horri buruz hitz egin dugu Sopelako Geologia eta Geoteknia enpresako arduraduna den Agustin Larrearekin. Horrez gain, zabortegietara batzuetan arriskutsuak diren hondakinak arriskutsuak ez direnekin batera iritsi daitezkeela ere adierazi du Faktoria-n.