Itxi

Adolfo Arejia

'Amorea'

Maitasuna adierazteko esapideen errepasoa egin dugu Adolfo Arejita euskaltzainak, San Balendin egunaren atariko

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Maitea, maitalea eta maitemindu erabat ezagun egin ditugu, euskarak dituen aukera denetatik horiek aukeratu eta beste batzuk itzalpeagoan utzita. Andremina esan izan zaio andrezaletasun gehiegizkoa duenari. Bihotzeko mina, amodioak erreta dagoenaren egoerari. Eta bada beste hitz bat, indar handikoa, herri-baladetan eta amodio-kantuetan amore-mina, edo pluralez, amore-minak. Eta hortik abiatuta, erabil ditzakegu maitale, maitatu eta amore, maite den pertsona izendatzeko.

Eta maite izan esateko, bada beste aditz zahar bat, euskara zaharrean eremu osoan zabaldurik zegoena, eta gaur balio hori galdurik edo ia galdurik duena: oniritzi. Eta aditz horretatik, maitasuna esateko, oniriztea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)