Itxi

Mendazako artea

'Jendea etorri dadila baina zaindu dezala arbola eta ingurua'

Mendazako herritarrak harro daude euren herriko arte zaharra Europako ederrena izateko hautagai delako baina hara gerturatzen direnei ingurua zaintzeko eskatu diete.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mendazako arte zaharra Europako arbola ederrena izendatzeko hautagai dela jakin ondoren, bisitari asko agertu da asteburu honetan Lizarrerriko inguru horretara. Autoz gerturatzeko ez dago behar bezala atondua eta arbolak, 1.000 urtetik gora izanik, behar du zaintza eta mimoa. Horregaitik herritarrek deia egin dute ingurua eta arbola zain dezaten haren edertasuna ikustera joan nahi duten guztiek.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)