WEB ekimena
'Waterpolora euskaraz gerturatzeko tresna sortu dugu'
Waterpolo zaletasun handia duen herria da Leioa; bertako Klubeko entranatzailea da Jon Lopez eta oraintsu argitaratu du 'WEB' ekimena: 'Waterpoloa euskaraz bizi!'
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Leioan presentzia handia duen kirola izanik, plaza aproposa iruditzen zitzaien Waterpoloa euskara sustatzeko. Honela jaio zen WEB ekimena: Waterpoloa euskaraz bizitzeko sortutako argitalpen bikoitza. Batetik, Waterpoloaren eskuliburua eta bestetik Waterpoloaren hitzen Kutxa sortu dute. Biekin, waterpoloa ezagutu eta kirol honetara euskaraz gerturatzeko aukera eskaini nahi izan dute ekimen honetako bultzatzaileek ( Leioa Waterpolo Kluba, Uribe Kostako AEK, Leioako Udala).
Jon Lopezen bisita jaso dugu gaur Faktoria saioan; Leioako Waterpolo Klubeko entrenatzaileak berarekin ekarri ditu Iban Neirak ilustratutako lana.