Joseba Egibar
'Inpasetik atera beharra zegoen'
Legebiltzarreko bozeramaile jeltzaleak dio 'berebiziko garrantzia' duela Jaurlaritza indartsu bat izateak Pedro Sanchezen gobernuak lurraldetasunari buruz mahai gainean jar dezakeenaren aurrean
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidente eta Legebiltzarreko bozeramaile jeltzaleak 'Faktoria'n esan du "inpas egoeratik" atera beharra zegoela eta, lehenbailehen, Jaurlaritza indartsu bat eduki, perspektiba politiko jakin batekin aritzeko, autogobernuan bezala, transferentzien agendan eta baita ere lurraldetasunari buruzko eztabaidan. "Estatu ereduaren inguruan, gobernu berri horrek ea zer jartzen duen mahaiaren gainean. Eta horrek badu berebiziko garrantzia. Eta perspektiba horren aurrean ikusiko dugu non kokatzen den Eusko Jaurlaritza", azpimarratu du Faktorian egindako elkarrizketan.
Ukatu egin ditu Egibarrek oposiziotik egindako kritikak eta esan du ez duela Iñigo Urkulluren gobernuak Legebiltzarraren kontrola sahiesteko asmorik izan. Esan du Lehendakaria 'hasiera-hasieratik' egon dela krisiaren ganean eta gaineratu Zaldibarko hondamendiaren kudeaketa 'gardentasunetik' kudeatuko dutela hemendik aurrera. "Kkontrolerako izan litezkeen galderak erantzungo ditu", amaitu du.