Kargatzen...
Itxi

EPIZENTROAK ALDATUZ

"Heldua naiz eta jolas egin nahi dut"

Haurrek bakarrik ez, helduek ere jolas egin beharko lukete. Ona delako. Bizitza hobetzen duelako. Horregatik, Non Stop Jolasa proiektua jarri du martxan Peru Calabaza Sabanek.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Noiz uzten diogu jolasteari? Ze denek izango dugu oroitzapena txikitan, ume ginela, ordu asko ematen genituela jolasean, anai-arrebekin, gurasoekin, lagunekin… Baina egia da, helduaroan ez dugula apenas jolasten. Eta arrazoia ez da berez helduok ezin dugula jolas egin, ez dela komenigarria, gure burua beste zerbaitetan jarri behar dugula… ez, ohitura kontua da gehiago, konbentzioak, gizarteak berak ez duela ulertzen jolasean dabilen helduak zergatik egiten duen jolas, beste gauza batzuetara bideratu beharko genukeela gure aisialdia. Arrazoiak milaka izan litezke, baina sikologoek beraiek esaten dute helduok jolas egiten jarraitu beharko genukeela ume izateari utzi eta gero ere, bizimodua errazten duelako eta bizi kalitatea hobetu. Horretara animatu gaitu 'Faktoria'n Peru Calabaza Sabanek. Diziplinarteko sortzailea da bera, Sormen Heziketan, Jolas Librean eta Hezkuntza Aktiboan dabilena, eta KUID Epizentroak Aldatuz ekimenaren sortzailea. Ekimen honetan sartzen da, besteak beste, Non Stop Jolasa proiektua. Eta bertan topatu ditzakegu Umeen Kontseilua, Euskara maitasunetik mesedez edo Mantsodromoa xamurtasun espazioa, besteak beste.

KUID Epizentroak Aldatuz ekimenaren berri izan nahi duenak, facebook bidez edo epizentroakaldatuz@gmail.com helbidean izan dezake informazio.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)