Caritas-Hotzaldi
"Gauak ematen duen goxotasunean irekitzen dituzte barruko motxila latzak"
Caritas Gipuzkoak etxerik gabekoentzat duen "Hotzaldi" zentroan izan gara. Aitzol Mendiburu hezitzaileak esan digu kalean bizi den orok duela bertara joateko aukera, baina itxaron zerrenda dago.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Donostiako Ategorrieta auzoan dago Caritas-en "Hotzaldi" zentroa. 47 lagunentzako du lekua eta itxaron zerrenda luzea dago. Gaua pasatzen dute bertan, zerbait afaldu eta gosaldu ere bai, dutxatu eta arropa garbitu, baina eguneko 12 ordu kalean pasa behar dituzte. Aitzol Mendiburu hezitzaileak azaldu digu, lehen neguan bakarrik zabaltzen zutela Hotzaldi, baina lortu dutela orain urte osoan zabalik izatea, "eskubidea delako lotarako aterpea izatea urte osoan".
Hotzaldi zentroan babesa bilatzen duten gehienak arabiarrak dira. Une honetan 45 gizonezko eta bi emakume. Bakoitzak bere "motxila" izaten du eta "gauak ematen duen goxotasunean irekitzen dituzte euren motxilak. Askok kontatzen dute, Ceutan sartzeko momentuetan lagunak galdu dituztela, edo kamioi baten azpian etorri direla..."
Lana egiteko helburuz etortzen dira hona eta askotan ez dute topatzen espero zutena.