Itxi

Aingeru Epaltza

'Zaborra euskal oasian'

Zaldibarko zabortegiaren luizia eta horren kudeaketa izan du hizpide Aingeru Epaltza idazleak gaurko zutabean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Lan baldintza kaskarrak eta ingurumenarekiko axolagabekeria. Zaldibarko zabortegiko istripuak, kolpe bakarrean, agerian utzi ditu euskal oasiaren bi orban. Eta bi horiekin batera, hirugarren bat ere bai: agintarien urruntasuna, herritar arruntaren min eta kezken aldera. Urtarrilaren 30eko grebatik hona, badirudi norbaitek kalearekiko konexioa galdu duela. Politikariek burua hotz izan behar dute, baina debeku dute hoztasuna transmititzea. Begi zolia behar dute, bertzalde, eguneroko ezbehar ttiki zenbaezinetatik bereizteko gizartea kordokatzen duten gertaerak. Lan istripuak, tamalez, ez dira hain bakanak gure artean. Zaldibarkoa, ohiko lan istripuen gainetik kokatzen duten osagai guztiak izan ditu hasieratik. Baita erakundeen erantzukizuna ere, baimena emateagatik eta erdipurdiko kontrolagatik". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)