'Faktoria', astelehenean
Maddalen Iriarte, 'Faktoria'n
Maddalen Iriarte EH Bilduren legebiltzarkide eta lehendakarigaia izango da astelehen honetako gonbidatu nagusia. Ane Ayerberekin ere hitz egingo dugu, Txinako Hanghou hiritik itzuli ondoren.
Maddalen Iriarte EH Bilduren legebiltzarkide eta lehendakarigaia izango da astelehen honetako gonbidatu nagusia. Goizeko 09:00etatik aurrera erantzungo ditu Maite Artolak egingo dizkion galderei, solasaldian Iñaki Galdos, Julen Orbegozo eta Begoña Sanzberrorekin ari direla.
09:30etik aurrera, Ane Ayerberekin arituko gara hizketan. Koronabirusagatik berrogeialdian dagoen Hanghou hiritik Euskal Herrira itzuli berri da Ane.
Garbiñe Ubedarena izango da, goizeko zortziak aurreko iritzi zutabearen ardura eta Bernardo Atxagak itxiko du saioa, 10:00ak aurretik.
10:00etan, magazinari ekingo dio Manu Etxezortuk. Hasteko, kirol solasaldia izango dugu Patri Espinarrekin eta Beñat Zarrabeitiarekin. Jarraian, Tene Mujika saria irabazi duen Iñigo Lopez Simon elkarrizketatuko dugu. 60ko hamarkadako Bilboko txalobismoa aztertuko du bera. 11:00etan, Jon Aldeiturriagak bilbotar bat ekarriko digu: Unai Lejarza (Ertzaintzako polizia zientifikoko kidea). Ondoren, Beñat Zubururekin ihtz egingo dugu. Hazparneko emigrazioan espezializatuta dago, zapatagintza eta larrugintzarekin lotutakoan. 12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea izango dugu eta, azkeni, Nafarroako Institutu Berdea ezagutuko dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.