Bernardo Atxaga
'Propaganda'
Edward Bernaysek manipulazioaz idatzitakoak ekarri ditu gogora idazleak bere asteroko irrati-tartean
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Jendetzaren usadio eta iritzien manipulazio konsziente eta inteligentea gizarte demokratikoen osagarri garrantzitsua da. Ikusezina den gizarte-mekanismo horren manipulatzaileek ezkutuko aginte bat osatzen dute, nazio bateko botere benetakoa". Edward Bernaysek, 1927. urtean, Propaganda liburuan jasotako pasarte hori ekarri du gogora Bernardo Atxaga eta aipu horri tiraka aritu da aste honetako "lagunarteko kontuetan".