Etorkizuneko itsasontzia
Lehen euskal itsasontzi elektrikoa barrutik ezagutu dugu
GORKA OTAEGI
Ez du gas kutsakorrik eta zaratarik igorriko portu inguruetan dabilenean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Ortze" arrantzontziak diesel motorra zuen. 3 urteko lanen ostean, Euskal Herrian diseinatu eta ekoitzitako motore elektrikoa du bere makina gelan. Ontzia birmoldatzen ari den euskal enpresa taldeak espero du lanak maiatzerako amaitzea. Une horretatik aurrera, Pasaiako Blas de Lezo nautika eskolako ikasleek erabiliko dute Ingeteam konpainiak birmoldatu duen ontzia. 'Faktoria'n barrutik ezagutu dugu Mikel Arrieta kapitainaren laguntzaz.