Kargatzen...
Itxi

Ernesto Mtnez de Cabredo

'Zabortegipeko urak berriz bideratzeko lanak bi aste barru amaituko dira'

Leer en Castellano

Aixola errekako urek amonio kantitate altuak eman dituzte atzoko neurketetan ere. Edateko ura, hala ere, ez dela kutsatu eta ez dela kutsatuko berretsi du Ura agentziako zuzendariak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ernesto Martinez de Cabredo Ura agentzia publikoko zuzendariak berretsi du edateko ura ez dela kutsatu eta aurrera begirako arriskurik ere ez dagoela alde horretatik. "Edaten dugun urak ez du arazorik. Betiko ura edaten ari gara. Horrek ez du zabortegi azpiko urekin zerikusirik. Ondo dago eta beti ondo egongo da", azpimarratu du 'Faktoria'n. Azaldu du zabortegi azpiko ubideak hautsita daudela eta horregaitik duela Aixolak amonio kantitatea onartutako mailaz gorakoa.

Gaineratu du, baina, maila hori ez dela kezkagarria eta lanean ari direla lehendik Ego ibaian handi samarra den gai horren kutsadura areagotu ez dadin. Jakinarazi duenez, lanean ari dira jada lanak lehengoratzeko eta bi asteko epean egon litezke Aitzegako zabortegi azpiko urak, atzera, ubideetara berbideratuta.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)