Kargatzen...
Itxi

Erasmus bekak

"Ikasleak arduratsuago itzultzen dira lan praktikak atzerrian eginda"

Igandean abiatuko dira Donostiako Zubiri Manteoko 41 ikasle atzerrira. Lanbide Heziketako ziklo amaierako modulua egitera joango dira Europako hainbat hiritara.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lanbide Heziketako ziklo guztietako ikasleek amaierako modulu bat edukitzen dute derrigorrez egin beharrekoa: lan praktikak. Hemen edo atzerrian. Donostiako Zubiri Manteotik berrogeita bat ikasle joango dira otsaila amaieran Finlandia, Polonia, Txekia, Italia, Portugal, Hungaria, Bulgaria eta Maltara, besteak beste.

Lanbide heziketako lau esparru jorratzen dituzte Donostiako ikastetxean, Administraritza, Merkataritza, Turismoa eta Informatika, eta esperientzia dute ikasleak atzerrira eramateko egitekoan. 'Faktoria'n izan dira eskola honetako irakasle Jon Elizalde eta Estitxu Korajarena, eta Administrazio eta Finantza alorreko eta Informatika alorreko Dayanna Sellan eta Ibai Alberdi ikasleak, biak atzerrian lan praktikak egindakoak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)