Itxi

Josune Gorospe

"Hizkuntza koofizialekiko 'pasapalabra' bat egin du estatuak, berriz ere"

Estatuko administrazioan euskara sustatzeko konpromisoa har dezala exijitu dio Sanchezi eta gogorarazi dio lurraldetasun eta aniztasun eredu berrian hizkuntza ere hartu beharko lukeela aintzat.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministro Carolina Dariasek atzo euskarari buruz eman zion erantzuna gaitzetsi du Josune Gorospe parlamentario jeltzaleak 'Faktoria'n egindako elkarrizketan. Diputatuen Kongresuko asteroko kontrol saioan euskal hiztunen eskubideak errespetatzeko egiten duen lanaren inguruan egin zion galdera Gorospek eta, zehazki, zer egitera doan estatuko administrazioan euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko.

Dariasek erantzun zion esanez, lanpostu bat lortzeko euskara jakitea ezin dela derrigorrezkotzat hartu, merituzkoa dela soilik. Gorosperen arabera, "estatuak, berriz ere, pasapalabra bat egin du" gaiaz.  Parlamentarioak oroitarazi du Pedro Sanchezek defenditzen duen estatu eredu anitz horretan hizkuntza politika ere hartu behar dela aintzat eta eskatu dio Madrili "lidergoa" har dezan, jarri dezan finantziazio bat eta egin dadin planifikazioa aurrera urratsak ematen hasteko.

     

Bideoak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)