Itxi

Aitor Zulueta

"Gaur goizean bertan espero dugu sute berria itzali ahal izatea"

Bart piztutakoa astelehenean itzali zuten azkena dela berretsi du Ingurumen sailordetzako ordezkariak. Oso desengonkorra den goiko plataforman dago, makina astunak iritsi ez diren lekuan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Itzali zuten azken sutea da bart berritu dena, Aitor Zulueta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailordetzako ordezkariak 'Faktoria'ri berretsi dionez. Zabortegiko goiko plataforman dago, oso inguru desegonkorrean. Eremu horretan ez dira oraindik makina astunak sartu eta Zuluetak zehaztu du berriz pizteko arrisku horren jakitun zirelako aritu direla zainketa lanetan joan den astelehenetik bertatik. Azaldu du, hala eta guztiz ere, epe motzeko kontua izango dela eta espero dutela "gaur goizean bertan izatea albiste onak". Sua berritzeko arriskua oraindik indarrean dagoela azpimarratu du eta hurrengo egunetan sor litezkeela gehiago ere. 

Airearen kalitateari buruz, azterketak egin eta emaitzak izan arte itxaron arte itxaron beharra dagoela esan du: "Osasun sailak egingo du balorazioa baina printzipioz ez dago gomendioak aldatzeko beharrik".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)