Itxi

Amaia Zubiria

"Musika naiz. Musikak narama"

Zilborresteak lotzen du Euskal Herrira. Urrutitik ez baina kanpotik begiratzen dio, Errioxako Angucianatik. Bertan bizi da, berak dioenez, erbeste ekonomikoan. Bere bizitzaz eta musikaz aritu gara.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Etxeko ateak zabalduta aritu zaigu Amaia Zubiria oraingo bizimoduaz. Azken aldi honetan osasunak ixil samarrean eduki du. Baina hasi  da errekaldera joan eta kantuan…  indarrez betetzen ari da eta etxea bete nahi du orain doinuz. Eta inondik deitzen badiote egingo du berriz oholtzan ere kantuan. Baina bere musika ibilbidea, hala ere, bukatu dela uste du. "Maitatua sentitu naiz eta sentitzen naiz" esan du, gertuko elkarrizketan: "inork ez dit ezer zor".

Gertuko elkarrizketa gehiago

-Maite Larburu

-Josu Zabala

-Anari

-Juan Carlos Perez

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)