Goazen!
"Zuzen iritsi dira zabaldu nahi genituen mezuak". Ez galdu gaur, azken atala!
'Goazen 6.0' telesaileko Danae Riaño "Maddi", Nikola Salduegi "Eneko" eta Lorea Intxausti "June" izan ditugu Faktorian. Irribarretsu erantzun dituzte Hegoaren eta Bilboko haurren galderak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bilboko kaleetan inauterietan zebiltzan haurrek ere aukera probestu nahi izan dute 'Goazen 6.0' telesaileko aktoreei galderak egiteko. Hegoa ere zale amorratua da eta kazetari lan betean aritu da galderak egin eta egin. Protagonisten hitzetan "aberasgarria da zabaldu nahi zituzten mezuak zuzen iritsi direla jakitea."