Itxi

Elikadura katearen legea

"Gure elikadura babestu behar dugu"

Faktoria

Elikadura Katearen Legea moldatuta ere, baserritar profesionalen "iraunkortasuna" auzitan izan litekeela dio Bittor Oroz Nekazaritza sailburuordeak, Bruselatik murrizketak baletoz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Espainiako Gobernuak Elikadura Katearen Legea moldatzeko dekretua onartuko du, nekazarien eta abeltzainen aldarrikapenei erantzuteko. Euren produktuentzat salneurri duinak eskatu dituzte. Bruselan, baina, aurrekontuen negoziaketa betean dira bitartean, eta PACen diru-laguntzak murrizteko proposamena ari dira aztertzen. Europatik hiru eurotik bi nekazarien eta abeltzainen laguntzarako dira.

Laguntza horiek % 30era murriztuta, baserritarren "iraunkortasuna" auzitan izan litekeela adierazi du 'Faktoria'n Bittor Oroz Nekazaritza eta Elikadura Politikako sailburuordeak. Orozek Euskadiren eskumenak errespetatzeko eta plan estrategikoa garatzen uzteko eskatuko dio Madrili: "Gure elikadura babestu egin behar dugu".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)