Itxi

Koronabirusa

"Tenperatura hartu digute gauean eta maskarillak eman. Gelan itxita gauzkate"

Tenerifen itxialdian dagoen turistetako bat da Kike Cea tolosarra, Kabi-Alai txarangako zuzendaria. Inaute ostiraletik daude hoteletik ezin aterata, kalimagatik aurrena eta koronabirusagatik orain

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ostegun gizen egunean Kabi-Alai txaranga zuzendu eta inaute ostiralean joan ziren Kike Cea tolosarra eta Begoña emaztea Tenerifera hamabost eguneko oporraldia pasatzeko asmoz. Ordutik, baina, Costa Adejeko H10 hoteletik ezin aterata daude: kalimagatik kalean arnasik ezin zelako hartu aurrena eta koronabirusagatik, orain. Berekin hitz egin dugu 'Faktoria'n. 

Atzo goizean ate azpitik sartu zieten oharra esanez osasun alertan zeudela eta ezin zutela gelatik atera. Geroztik, bertan daude, itxita. Gaur gauean tenperatura hartu diete eta maskarillak eman baina ez dute beste informaziorik. Ez dakite inkubazio aldiaren 14 egunak pasa beharko dituzten bertan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)