Josu Erkoreka
"Montai auzian ez dago ardura penalik, ezta urrundik ere"
Faktoria
Jaurlaritzako bozeramaileak ohartarazi du ondo neurtu behar direla estatutuan jasota dauden eskumenen eztabaida Espainiako kongresuan mahai gaineratzerakoan, kalterako izan litezkeelako.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Alderdi Popularrak Montai auziarekin fiskaltzara jotzeko asmoa iragarri eta gero, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak dio Montairekin egindako kontratuetan ez dagoela ardura penalik, eta popularrek ez dutela aurkituko. Hala ere, azaldu du Jaurlaritzaren bulego ekonomikoak egindako txostenak kontratuak legezkoak zirela ebatzi duela, baina gomendio batzuk egin dizkietela, etorkizuneko kontratuetarako.
Diputatuen Kongresuan atzo EAJk eta EH Bilduk Gizarte Segurantzaren inguruan izandako eztabaidaren inguruan, ohartarazi du ondo neurtu behar direla estatutuan jasota dauden eskumenen eztabaidak, kalterako izan litezkelako. Kongresuan egun diren alderdiekin eztabaidok izan litzaketen oihartzuna kalterako izan litekeela zehaztu du.
COVID-19 birusaren gainean, protokoloak abian dituztela eta elkarlanean era koordinatuan lanean ari direla argitu du Erkorekak. Zaldibarrekoaz, aldiz, Jaurlaritzak ez duela ezer ezkutatu azpimarratu du: informazioa jaso ahala helarazi dietela herritarrei, nahiz eta horrek informazio kontrajarriak eman behar izatea eragin.