Aingeru Epaltza
'Oraingoan, soinu txikiarekin'
PPk Carlos Iturgaiz lehendakarigai aukeratu izana hartu du hizpide Aingeru Epaltza idazleak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Ez dut irrati hori aditzen, baina grabazioa bolo-bolo dabil sareetan. Espainiako eskuin mediatikoaren bi izar, Isabel San Sebastian eta Federico Jiménez Losantos, hitz eta pitz, Carlos Iturgaitz lehendakarigaia solaspide dutela. Iturgaitz, bai, Pablo Casadok erabakita Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetan PPren eta Ciudadanosen arteko koalizioan buru eginen duen morroia. Iduri du, beraz, Iturgaitzen tasun eta dohainez ari direla. Sarean dabilen kortean jadanik erranak dituzte horiek guztiak, baina bi horien ahotik aterata, pentsatzekoa da zein diren delako bertuteak: antinazionalismoa, Madrilekiko morrontza, eskuin muturrarenganako hurbiltasuna. Ez dituzte, hala ere, lore guztiak erran". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.