Itxi

Dolua eta teknologia

Teknologia berriak: espiritualtasun berri batera eraman gaitzakete?

Meeting You dokumentalean, ama bat,duela hiru urte hil zitzaion alabarekin hizketan ikus daiteke.Xabier Barandiaran filosofoarekin eta alaba galdu duen Tontxu Campos sailburu ohiarekin hitz egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Doluaz aritu gara 'Faktoria'n. Dolua bizi eta gainditzeko, errealitate areagotua erabiltzea jarri dute mahai gainean hainbat adituk. Kaltegarria batzuentzat, sendagarria beste batzuentzat, gaiaz aritu gara Xabier Barandiaran filosofoarekin, Gemma Climent teknologia berriak erabiltzen dituen psikologoarekin, eta Tontxu Campos Deustuko irakasle eta Hezkuntza sailburu ohiarekin. Alaba hil zitzaion Tontxu Camposek ulertzen du batzuek teknologia berrietara jotzea duten mina arintzeko. Guztiz aldeko agertu da Gemma Climent, eta Xabier Barandiaranek teknologia berri hauek arautzearen alde hitz egin du, batzuek negozioa bila dezaketelako erabiltzaileak samin handia duten pertsonak izanik.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)