Alzheimerra
"Invisible Beauty-Edertasun ikustezina", alzheimerra dutenekin dantzan
Iker Arrue "Ai Do Project" dantza konpainiako zuzendari artistikoak 2013an abiatutako giza ekimena da, AFAGI elkartearekin batera. Besteak beste, memoria emozionala lantzen dute dantzaren bitartez.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Alaitz Iriarte, AFAGI elkarteko psikologoa, Felix Altuna, alzheimerra diagnostikatuta duen 83 urteko bergararra eta Iker Arrue, "Ai Do Project" dantza konpainiako zuzendari artistikoa izan ditugu 'Faktoria' saioan, "Invisible Beauty-Edertasun ikusezina" giza ekimenari buruz hizketan. "Ai Do Project" dantza konpainiak 2013an martxan jarritako giza ekimena da, AFAGIrekin batera, eta, besteak beste, memoria emozionala lantzen dute dantzaren bitartez.