Itxi

Norberto Emazabel

'Eguraldiak uzten badigu, asteazkenean aterako gara antxoetara'

Leer en Castellano

Norberto Emazabel Hondarribiko arrantzaleen kofradiako presidentearekin hitz egin dugu antxoaren kosteraz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Igandean, martxoaren batean hasi zen ofizialki antxoaren kostera eta gaurko egunez ateratzekoak ziren euskal arrantzaleak. Baina, eguraldi txarrak portuan utzi ditu Euskal Herriko 56 untziak. Egun hauetan itsasoan ibili diren arrantzaleek 'antxoa txikia' aurkitu dutela esan digu Norberto Emazabalek, Hondarribiako arrantzaleen elkarteko presidenteak. Aurten, iaz baino, 3 tona gutxiago harrapatzeko baimena eman die Europar Batasunak eta lehentasunak jarri dituzte: 'urte hauetan antxoa asko azaldu da baina, handia eta txikia nahastuta daude eta antxoa handia lortu nahi dugu'.

Hondarribiako 17 ontzietako arrantzaleak prest dira, ahal dela, eguraldiak bide ematen badie, asteazkenean ateratzeko.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)