Itxi

MARTXOAK 3

"Emakumeek egindakoa ezagutu gabe ezin da ulertu Martxoaren 3a"

1976ko martxoaren 3aren aurreko egunetan, egunean bertan eta ondorengo asteetan emakumeek izandako papera aztertu eta jaso dute Zuriñe Rodrigez, Nora Miralles eta Itziar Mujika kazetariek.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Martxoaren 3a egun seinalatua da Euskal Herri osoan eta bereziki Gasteizen. Orain 44 urte bost langile hil eta ehundik gora zauritu zituen Espainiako polizia armatuak, Zaramagako Asisko San Frantzisko elizan biltzarra egiten ari ziren langileak handik aterarazi ondoren.

Martxoaren 3ari buruz hitz egin izan dugunean gizonen istorioak, bizipenak aipatu izan dira normalean. Baina emakumeek ere parte hartze zuzena izan zuten urtarriletik hasiak ziren protesta haietan. Hain zuzen ere emakume haietako batzuen testigantza jaso dute Zuriñe Rodríguez, Nora Miralles eta Itziar Mujika kazetariek, eta Martxoak 3 Elkartea, Intxorta 1937 Kultur Elkartea eta Sugergintzarekin elkarlanean “Martxoaren 3. Memoria” liburua plazaratu dute. Zuriñe Rodriguez kazetariarekin hitz egin dugu 'Faktoria'n, emakume haiek egindakoa ezagutzeko.

Eta Nerea Martinez Aranburuzabalaren testigantza ere jaso dugu. Martxoak 3 Elkarteko kidea da eta Pedro Mari Martinez Ocioren iloba. Forjas Alavesas lantegiko 27 urteko langilea zen Pedro Mari, martxoaren 3an hildako bost langileetako bat. Nereak, bere amak bezala, bere testigantza eskaini du "Martxoaren 3. Memoria" liburuan.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)