Koopera
"Koopera-ren edukiontzietan utzitako arroparekin ez izan kezkarik"
Ziordian Gurelur talde ekologistak egin duen salaketa tarteko, Koopera kooperatibarekin jarri gara harremanetan, euren edukiontzietan jasotako arroparekin zer eta nola egiten duten jakiteko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nagore Perez Koopera taldeko komunikazio saileko kidearekin hitz egin dugu 'Faktoria' saioan. Argitu digu Koopera-ren edukiontzietan utzitako arroparekin ez dugula kezkarik izan behar, "inondik inora ez dituztela zabortegietara eramaten". Iaz, Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten 768 edukiontzietan 2.500 tona arropa bildu zuten. Mungian duten zentrora eramaten dituzte euren kamioi propioetan eta han sailkatzen di¡tuzte. Estatu osoan 32 denda dituzte eta horiean saldu egiten dute asko eta besteak birziklatu.
Kooperak 27 urte daramatza enplegu inklusiboa sortzen eta Nagore Perez-ek esker hitzak izan ditu edukiontzietan arropa uzten duten herritar guztientzat.
Elkarrizketaren aurretik, gaia kokatzeko, Gurelur-en salaketaren inguruan Oihane Yustos lankideak Ziordiako alkateari, Olatz Irizarri egindako elkarrizketaren pasarte txiki bat berreskuratu dugu.