Ainhoa Nadia Douhaibi
"Islamofobia sofistikatu egin da, baina arrazakeria estrukturala da"
Ainhoa Nadia Douhaibi-k azpimarratu du arrazakeria sufritu duenarengan jartzen dugula arreta, baina arrazakeria eragiten duenarengana zuzendu beharko genukeela fokua.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"La radicalización del racismo. Islamofobia de Estado y prevención antiterrorista" liburuaren egileetako bat da Ainhoa Nadia Douhaibi Arrazola. Gaiaren inguruko kritika sakona egin du liburuan. Bartzelonako udalerako interkulturalitate teknikari gisa lan egiten du eta Kataluniako Universitat Oberta-ko irakaslea da oñatiarra.
Master bat egitera joan zen Bartzelonara. Gaueko harrera zentro batean hasi zen lanean etorkin gaztetxoekin eta han begirada aldatu zitzaion. Gaztetxo etorkinek egiten zutenari begiratu beharrean, erakundeek zer egiten zuten aztertzen hasi zen. Kataluniako eskola eremuko prebentzio politikak ere aztertu ditu.
Hiruzpalau urteko ikerketa lanaren emaitza da argitaratu duen liburua.
Hausnarketa eta gogoeta interesgarriak egin ditu gaur 'Faktoria' saioan.