Itxi

3.6 milioiko enkargua

Bilboko ingeniariak, Estatu Batuetako larrialdi zerbitzuen komunikazio sareak lantzen

Bilboko Ingeniaritza eskolako NQaS taldeak lortu du Estatu Batuetako Gobernuaren eskaria.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bigarren aldia du Estatu Batuetako gobernuak Bilboko Ingeniaritza eskolara jotzen bere teknologientzat irtenbide bila. Oraingoan, larrialdi zerbitzuen komunikazioen alorrean egingo dute lan; zehazki Estatu Batuetako Larrialdi zerbitzuek, hau da, suhiltzaile, polizia edo baita medikuek ere, larrialdi egoeretan erabiliko dituzten sakeleko guztiak homologatzeko tresnak garatuko dituzte.

NQaS ikerketa taldearen laborategian izan gara Bego Blanco Ingeniaritza Eskolako irakasle eta NQaS taldeko ikerlariarekin eta Estrella Basurto proiektuan parte hartzen ari den Nemergent Solutions enpresako kidearekin.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)