'Faktoria', asteazkenean
Koronabirusaz, osasun arlotik eta ekonomiatik, 'Faktoria'n
Miren Basaras epidemiologo eta EHUko irakasle-ikerlariarekin aztertuko dugu osasun mailan; Beatriz Plaza eta Adrian Zelaia ekonomistekin, arlo ekonomikoan.
Miren Basaras epidemiologo eta EHUko irakasle-ikerlariarekin aztertuko du asteazkeneko "Faktoria" saioak birusak aste honetan izan duen bilakaera. Arlo ekonomikotik, berriz, Beatriz Plaza Ekonomia Aplikatuko irakaslearekin eta Adrian Zelaia EKAI-Centerreko arduradunarekin aztertuko dute covid-19 gaitzak Euskal Herriko ekonomian izango duen eragina.
Solasaldiaren garaian, Mikel Irizar, Hedoi Etxarte eta Iker Riojarekin osatuko dute analisi-mahaia.
Goizeko zortziak aurreko iritzi-zutabea Amagoia Gurrutxagak osatuko du.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Mikel Urdangarin abeslaria izango dugu. Pianoarekin dabil orain kontzertuak ematen eta ostegunean Arriaga Antzokian du emanaldia Loraldia jaialdiaren baitan. Gainera, Go Mobility, etorkizuneko mugikortasunaren azoka, bisitatuko dugu Ficoban. Azkenik, Azkoitian autismoa dutenentzat zebrabide marrazkidunak jarriko dituzte, marra zuri-beltzak ez dituztelako ondo identifikatzen. Zebrabide horiek margotzen hasten direnean bertan izango gara Marea Urdina eta Gautena-ko kideekin.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".