Itxi

Mikel Noval (ELA)

"Enpresei ez ezik, langileei begira ere hartu behar ditu neurriak Jaurlaritzak"

Atzo ekonomia eragileekin Jaurlaritzak egin zuen bilera "propaganda" izan zela berretsi du ELAko kideak eta ez zutela zehaztasunik batere eman, beste erakundeen zain daudela "aitzakitzat" jarrita.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Atzo Jaurlaritzak ekonomia eragileekin egin zuen bilera "propaganda" izan zela berretsi du gaur ELAk. Mikel Noval sindikatu horretako gizarte arloko buruak zehaztu du gaur goizean Arantxa Tapia sailburuak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esandakoak atzoko bileran baino zehaztasun gehiagokoak izan direla eta "onartezin" iritzi dio horri: "Jaurlaritzak beti erabiltzen duen aitzakia da beste erakunde batzuek hartu behar dituztela erabakiak. Zehaztasunak behar ditugu".

Enpresei diru laguntzak eman behar zaizkienik ez du zalantzan jarri Novalek baina langileei begirako neurriak ere berehala har daitezen exijitu du, hasteko, prebentzio neurriak indartzeko eta baita ere,  koronabirusagatik lana galduko dutenentzat edota etxean geratuko diren langileek baimen bereziak izan ditzaten", azpimarratu du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)