'Faktoria', ostegunean
Arnaldo Otegi eta Zaldibar, 'Faktoria'n
09:00etan elkarrizketatuko dugu EH Bilduren koordinatzaile nagusia. 09:30ean, berriz, Juan Mari Uriarte Zaldibargo alkate-ordea eta Jokin Bergara 'Zaldibar Argitu' plataformako kidea izango ditugu.
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia izango da ostegun honetako "Faktoria"ko gonbidatu nagusia. 09:00etatik aurrera erantzungo die Maite Artolak egindako galderei. 09:30etatik aurrera, berriz, Zaldibarrera egingo dugu. Juan Mari Uriarte bertako alkate-ordearekin hitz egingo dute eta elkarrizketa egingo diote, baita ere, “Zaldibar Argitu” plataformako Jokin Bergarari.
Ostegunero bezala, Aingeru Epaltzarena izango da zortizak aurreko zutabea.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, komunikabideen entresaka egingo dute Mikel Garciak eta Xabier Landabideak. Ondoren, Bideberri ezagutuko dugu, bakarrik iristen diren etorkinak formatzen dituen EAEko institutu bakarra. 11:00etan arkitekturaren tartean, Mireia Rocak Igeldo mendiko dorreaz hitz egingo digu, eta, gainera, koronabirusaren eraginaz ariko gara, eguneroko martxa eragotzi dien pertsona batzuekin: Ekiñe Saizar (presoen bisitan doa, baina ezin bisitatu nahi lituzkeen biak), Iñaki Arzak (biloba jaio berria ezin ezagutu erietxean)... 12:00etan, beldurren kudeaketaz ariko zaigu Ziortza Karrantza psikologoa, eta Zaldibargo lanuztearen berri ere emango dugu. Azkenik, Euskaltzaindiak Gipuzkoako herri izenen jatorriaz argitaratu duen liburuaren berri ere jasoko dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".