Itxi

Josu Erkoreka

"Enpresak eta familiak babesteko neurri zehatzak planteatuko ditugu"

Leer en Castellano

Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi digunez, astearteko gobernu bilerara neurri konkretuen sorta bat eramango dute, halaber, osasun zerbitzuak indartzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Iñigo Urkulluren agerraldiaren aurretik hitz egin du 'Faktoria'n.  Bertan, lehendakariak proposamen zehatzak planteatuko dituela azpimarratu du. "Hauteskundeei buruz ere eskatu digu gogoeta, baita beste hainbat gauzari buruz ere", esan digu. Izan ere, hauteskunde atzerapenerako legeak arakatu beharko direla aipatu du Erkorekak, eta gero adostasuna lortu. Alderdiek aurre-kanpaina bertan behera uzteak kezka adierazten du, eta, beraz, "litekeena da ados egotea atzerapenarekin".

Koronabirusari aurre egiteko hasierako euste fase indartuan gaudela dio bozeramaileak, eta hartzen ari diren neurriekin "pikoa ahalik eta arinena eta ahalik eta beranduen etortzea" nahi dutela jakinarazi du, "kolapsoa ekiditeko". Horregatik, garrantzitsutzat jo du serio eta behar bezala jarraitzea esaten zaizkigun garbitasun neurriak.

Erkorekak aurreratu du kontziliazioari begira, astearteko gobernu bilerara "neurri zehatz eta konkretuen sorta" eramango dutela. Batzuk osasun zerbitzuak indartzeko izango dira, beste batzuk, enpresei laguntzeko eta bese batzuk, familiak babesteko. Horretarako, 300 milioiko funtsa erabiliko dute, eta "Ogasun sailak behar diren operazioak egingo ditu dirua habilitatzeko":

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)