Niko Cuenca ekonomialaria
"Litekeena da lan-erregulazioaren baldintzak malgutuz etortzea neurriak"
Niko Cuenca ekonomialariak alarma egoera honetan Espainiako Ministroen kontseiluak eta Jarlaritzak onartuko dituen neurri ekonomikoei buruzko azalpenak eman dizkigu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
MInistro Kontseiluak gaur onartuko ditu krisi honetarako neurri ekonomikoak. Niko Cuenca ekonomialariak 'Faktoria'n esan duenez, neurri asko izango dira, baina bereziki langileei dagozkienak izango dira garrantzitsuak. Enpresa handi asko ari da ixten eta aldi baterako lan-erregulazioak ere asko dira. Langileen laurdenari eragingo diete Confebasken arabera.
Bi eratakoak izan daitezke, epe luzerako lan erregulazioak, tramite askokoak, edo ezinbesteko egoerakoak, kasu honetan bezala. Alertak eragindakoa izanik, 4-5 eguneko epean onartzen dira. Epe mugatu baterako langabeziara doaz langileak, gutxiago kobratuz, baina diru sarrera bermatuta. Cuencak dioenez, "litekeena da lan-erregulazioaren baldintzak malgutuz etortzea neurriak: kotizazio epepak, hurrengo langabeziarako ez kontabilizatzea…". Bestalde, azpimarratu du garrantzitsua eta oso adi egotekoa del"a Jaurlaritzak gaur onartuko duen neurri sorta, litekeena baita "likidezia arazoak dituzten enpresentzat Elkargirekin abalak onartzea". IKusteko dago, bestalde, autonomoei lotutako neurriak nolakoak diren, izan ere, kuotarik ez ordaintzea da gehien bat eskatzen dutena, eta interesik gabe zergak atzeratzea.